Dimako Herri Liburutegia 2025-2026 kursorako zabaltzear dago eta urtero lez, zaintzak egiteko boluntarioak beharko dira. Liburuzain izateko eskatuten dan konpromesua hilean behin, arrasti batez, liburutegiko zaintzea egitea. Irakurzaleentzako aukera ederra da, arrastia irakurten pasau eta bide batez, herriko literaturzaletasuna buztartuteko. Izena eta kontaktua udaletxean emon daiteke, zaintzak antolatzen hasteko.