JAIAK

Lau egunez ospatuko dabez Oban sainduniak

Ager Barragan 2025eko abuztuaren 25a

Barikuan, hilaren 29an, hasiko dira Obako jaiak eta urri lehenegoaren 2ra arte luzatuko dira.

Urteroko, Dimatik Obara, krosa eta nordic walking martxea ez dira faltauko. Eta, auzo bazkariak, magoak, txitxi-burduntziak eta bola, karta joko eta igel txapelketek, osotuten dabe jai egitaraua, besteak beste.

Abuztuak 29, barikua
19:00etan, txupina.
20:00etan, Tortilla Txapelketea (izen-emotea, 19:00etan).

Abuztuak 30, zapatua
11:00etan, bizikleta igoerea Dimatik Obara.
19:00etan, Tor magoa eta bingoa eta ostean txitxi-burduntzia eta DJ Isma.
21:00etan, Bola Txapelketea.

Urri lehenengoak 31, domekea
11:30ean, Nordic Walking/oinez eta umeak Dimatik Obara.
12:00etan, krosa Dimatik Obara.
14:30ean, auzo bazkaria.
17:00etan, Briska Txapelketea.
18:00etan, Igel Txapelketea.
19:00etan, txokolatea.

Urri lehenengoak 2, martitzena
12:00etan, mezea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!