PELOTEA

Amaia Aldai Udako Torneoan aurrera

Ager Barragan 2025ko abu. 22a, 10:42

Udako torneoaren ligaxka fasearen atzen partidua jokatuko dau pelotari dimoztarrak domeka honetan, hilaren 24an.

Ligaxka faseko lehenengo partidu biak irabazita eta nahiz eta matematikoki hurrengo faserako, urrezko ligarako hain zuzen be, klasifikauta egon, dimoztarrak hirugarren eta atzen partidua irabaztea gura dauala adierazo dau.

Hurrengo fasean, urrezko liga horretan, ligaxka fasetik sailkatu diranek hartuko dabe parte eta bikote guztiek bikote guztien kontra jokatuko dabe atzen fasera sailkatu ahal izateko.



Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!