JAIAK

Dimako jaien balorazinoa beteteko galdetegia

Erredakzinoa 2025ko abu. 11a, 12:39

Galdetegia garagarrilean zabaldu eban Dimako Udalak eta ahalegin berezia egiten dabil jaien balorazinoa jasoteko.

Datorren urteko jaiak hobetuteko, jaien gaineko eretxiak jaso eta datorren urterako proposamenak batzean dabiz.

Bagilaren atzen astean ospatu ziran Dimako jaiak eta deskantsua eginda, jaiak baloretako aukerea dago. Dimako Udalak online galdetegi bat zabaldu eban pasa dan hilean herritarrek bete dagien. Bertan galdera bi erantzun behar dira. Jaien balorazino orokor bat egitea eskatzen dabe eta hurrengo urterako proposamenak egitea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!