EUSKEREA

Dimako Udalak eta alkarteek 2024an antolatutako kultur jarduera guztiak euskeraz izan ziran

Bea Azpiri 2025ko abu. 5a, 14:28

Dimako Udalak, 2024ko ekitaldien hizkuntzen gaineko datua jakitera emon deutso BEGITUri: Diman antolatu ziran kultur arloko ekitaldien % 100 (Udalak berak zuzenean, edo herriko alkarteek antolatuta) euskeraz izan ziran.

Garagarrilaren 1eko BEGITUn (453. alea), EITB eta Tokikom-ek alkarlanean garatutako Saretzen proiektuaren barruan kultur jardueren lanketea egin zan, Kulturklik atarian erregistrautako ekitaldiak oinarri hartuta. Dimari buruzko datuak artikuluari erantsitako grafiko baten agertuten ziran, eta grafikoaren arabera, euskeraz antolatuko jarduerak ez ziran % 60ra ailegetan. Baina Dimako Udalak argitu dau, 2024an Diman antolatutako kultur arloko ekitaldi guztiak euskeraz izan zirala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!