ikastaroak

Izen-emotea zabalik datorren kursoko Dimako ikastaroetan

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 30a, 08:55

Eskaintzea: pilates, yoga, zunba, entrenamendu funtzionala, hipopresiboak, luzaketak, eskulanak eta mantenimenduko gimnasia.

Dimako Udalak antolatuta ditu 2025-2026 kursorako udal ikastaroak eta honeetan izena emoteko aukerea zabalik dago astelehenetik. Urri lehenengoaren 5era arte emon daiteke izena online galdetegian zein 94 631 57 25 telefonoan. Ikastaroak urri bigarrenean hasiko dira eta ikastaro bakotxean, gitxienez zortzi persona egon beharko dira honeek aurrera aterateko. Hamabitik gora izanez gero, zozketea egingo da eta Diman erroldatutakoek izango dabe lehentasuna.

Pilates arrastiz

  • Martitzen eta egunetan 18:55etik 19:45era Elexaldeko geletan. Hileko 30 euro.

Pilates goizez

  • Astelehen eta eguenetan 10:00etatik 11:00etara Elexaldeko geletan. Hileko 30 euro.

Yoga

  • Eguaztenetan 10:00etatik 11:00etara frontoian. Hileko 30 euro.

Zunba

  • Martitzen eta eguenetan 18:30etik 19:30era eskolan. Hileko 30 euro.

Entrenamendu funtzionala 1

  • Martitzen eta eguenetan 19:15etik 20:15era frontoian. Hileko 30 euro.

Entrenamendu funtzionala 2

  • Martitzen eta eguenetan 20:15etik 21:15era frontoian. Hileko 30 euro.

Gazteentzako entrenamendu funtzionala (12-18 urte)

  • Martitzen eta eguenetan 18:30etik 19:15era frontoian. Hileko 20 euro.

Hipopresiboak

  • Astelehenetan 17:30etik 18:30era frontoian. Hileko 15 euro.

Luzaketak

  • Martitzenetan 17:15etik 18:45era Elexaldeko geletan. Hileko 25 euro.

Eskulanak

  • Martitzenetan 10:00etatik 12:00etara Elexaldeko geletan. Hileko 20 euro.

Mantenimenduko gimnasia

  • Astelehenetan 09:00etatik 10:00etara eta eguenetan 10:30etik 11:30era frontoian. Hileko 20 euro.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!