Jai eskaintza zabala egongo da eskualdean oingo astegoienean. Lemoako jaiak, Zeberioko Undurragako saninazioak eta Argiñaoko sanadrianak, Otzerinmendiko sanjustoak eta auzoetako jaien artean, egitarau potoloena daukien Artaungo jaiak, . Zapatutik, abuztuak 2, astelehenera, hilak 4, luzatuko dira jaiak Dimako auzoan.
Artaungo jaiak
Abuztuak 2, zapatua
- 18:30ean, txupinazoa.
- Jarraian, Lourdes Soraluze XVI. Bola Txapelketea (izen-emotea 5 euro, sariak: 1. txapela eta 100 euro, 2. 50 euro, 3. 30 euro).
- 20:00etan, txitxi-burduntzia.
- 21:00etan, erromeria Kittu taldeagaz.
Abuztuak 3, domekea
- 12:00etan, umeentzako jolasak eta mozorro erakusketea.
- 18:00etan, herri kirolak. Azkoran eta trontzan: Irati Astondoa, Julen Larrea, Unai Aldape eta Amando Larrea. Harri-jasoten eta ingudean: Itsasne Apraiz eta Leire Astoreka.
- 20:30ean, Tortilla Txapelketea (izen-emotea 19:30etara arte)
- 21:00etan, Bilbao anaiak trikitilariak eta errifearen zozketea.
- 21:30ean, txokolate-jana.
Abuztuak 4, astelehena
- 12:00etan, mezea San Bizente ermitan.
- Jarraian, barauskarria.