udala

Dimako Udalak boletina bialduko deutsie holan eskatuten dabenei

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 23a, 17:19

Udaletxean eskakizun orria beteta emon daiteke izena boletina jasoteko zerbitzuan.

Dimako Udalak bere jardunaren gaineko boletina egingo dau eta herritarrek hau jasoteko eskubidea izango dabe. Baina aldez aurretik, komunikazino zerbitzuan altea emon behar da eskakizun orria bete eta udaletxean entregauta edo harrera.dima@bizkaia.org posta elektronikora bialduta. Izen-abizenak eta boletina jasoteko email helbide bat emon behar dira. Boletina euskeraz bialduko jakie eskatuten daben guztiei baina elebiz jaso gura izanez gero, holan eskatu daiteke.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!