Emakume Master Cup zirkuituko Plazandreak txapelketearen atzen edizinoa gaur amaituko da, Bilboko Esperantza frontoian jokatuko diran finalakaz. Lau t'erdiko zein binakako finalak jokatuko dira, 19:30etik aurrera eta saioa ETB1en egongo da ikusgai, zuzenean. Lau t'erdikoan Amaia Aldai pelotari dimoztarra da faboritoa baina Itsaso Erasunek oso lan ona egin dau atzen txapelketetan, sanferminetako txapela jantzi eban pasau dan astean. Beraz, final burrukatua espero da. Beste aldean, Ibarrola-Gaminde eta Zabaleta-Mendizabal egongo dira, faborito argi barik, final orekatu eta irekia espero da.