Dimako Lamindao auzoan madalena jaiak ospatuko dira zapatuan eta martitzenean. Zapaturako, hilak 19, egun osoko egitaraua antolatu da eta martitzenean, hilak 22, mezea ospatuko da Santa Maria Magdalena ermitan. Ospakizun erlijiosoa eguerdian, 12:00etan, egingo da eta urtekeran, kopautxoa egongo da bertaratuten diranentzako.
Zapatuko jaia, urtero lez, mendi urtekereagaz hasiko dabe lamindaotarrek. 10:00etan ermitan parau eta bertatik Ilunbeko tontorrera joango dira auzotarrak, bertoko ikurriñea aldatuteko. Bajatukeran, 12:00ak aldera, kalejirea egingo da auzotik eta bitartean, Futbolin Txapelketea jokatuko da. Ostean auzo bazkaria egingo da. Arrastian barriz, herri kirol erakustaldia, 18:00etan, eta gero txokolatadea egingo dira, 20:30ean DJ Xaiborregaz jantzan egin aurretik indarrak hartzeako.