osasuna

Bizkaiko Farmazeutikoen Eskolako zuzendari teknikoak berbaldia eskainiko dau gaur

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 15a, 10:07

Dimako jubiladuen lokalean emongo dau adinekoentzako farmazia zerbitzuaren gaineko berbaldia Juan del Arcok, gaur 18:30ean.

Dimako Zamakola jubiladu eta pentsionisten alkarteak hirugarren adinekoentzako espezializautako farmazia zerbitzuaren gaineko berbaldia antolatu dau. Juan del Arco Ortiz Zarate farmazian doktoreak eta Bizkaiko Farmazeutikoen Eskolako zuzendari teknikoak hartuko dau berbea, hain zuzen be, Bizkaiko farmazia zerbitzuak ondoen ezetuten dauan personeak.

Berbaldia garagarrilaren 15ean, martitzena, egingo da Dimako jubiladuen lokalean, 18:30etik aurrera. Bertan, komunidadeari lotutako farmazia zerbitzua aldarrikatuko dau Juan del Arcok. Hirugarren adinekoen zaintzea oinarri hartuta, farmaziak "osasun eta ongizatean laguntzaile" izateko bideak marraztuko ditu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!