Dimako Gazte Barri Dantza Taldeak urri lehenengoan ekingo deutso datorren kurtsoari eta zabalik dago jantzari ume, gazte zein helduentzako inskripzinoa. 2020ra arte jaiotakoek emon leikie izena alkarteak zabaldutako online galdetegian. Izena emon ostean, ikasturterako kuota bakarra ordaindu beharko da urri lehenengoan, 80 eurokoa; neba-arrebek izena batera emonez gero, 140 euroko kuotea ordainduko dabe bien artean.
Gazte Barrik datorren kurtsorako entseguen egun eta ordutegiak be jakinarazo ditu. Adinaren araberako lau talde dagoz guztira. Txikerrenek, 2019 eta 2020 urteetan jaiotakoek eguenero, 16:30etik 17:30era izango dabez klaseak. 2016-1018 bitartekoen barriz eguaztenetan 17:45etik 18:45era arte eukingo dabez entseguak eta 2013-2015 artekoek be eguaztenetan, 16:30etik 17:30era. Nagusien taldekoek barriz, 2012ra arte jaiotakoek, eguenetan egingo dabe jantzan 17:30etik 18:30era.