Aurtengo udan, beste herri txiki gehienetan moduan, Osakidetzak murriztu egingo dauz Dimako konsultategiko ordutegiak. Batez be, mediku artatzean egongo dira aldaketak. Momentuz ordutegia manteniduten dan arren, hile amaieran hasiko dira aldaketak. Holan, hilaren 21etik 24ra, medikua 08:00etatik 10:00etara baino ez da egongo eta hilaren 28tik aurrera, Diman ez da medikurik egongo, urri lehenengoaren 5era arte. Hori dala-ta, konsultak Igorreko anbulategian egin beharko ditue dimoztarrek. Erizain konsultan ostean, ordutegia mantenidu egingo da baina abuztuaren 8an, 12:00etatik 15:00etara murriztuko da zerbitzua.