herri kirolak

Atutxak irabazi dau Bizkaiko Trontza Txapelketea

Asier Abrisketa 2025ko eka. 30a, 11:33

Aitzol Atutxa eta Julen Larreak irabazi eben zapatuan Berrizen jokatutako txapelketea, gainontzeko bikoteei 4 minututik gorako aldea aterata.

Zapatuan Bizkaiko Gizonezkoen Trontza Txapelketea jokatu zan Berrizko Elizondon plazan eta bertan, hiru bikoteren norgehiagokoa egin zan. Tartean egon zan Aitzol Atutxa probalari dimoztarra eta Julen Larreagaz batera, txapela irabazi eban. Egin beharreko lana 54 hazbeteko enborrari hamau ebagi egitea eta tartean, 45 hazbeteko enborrari sei ebagi egitea izan zan. Irabazleek zortzi minutu pasatxotan burutu eben lana eta gainontzeko bikote biek, ia hamairu minutu behar izan ebezan.

Emoitzak

  1. Aitzol Atutxa eta Julen Larrea (Arkupe Sustabiz Kirol Elkartea): 08:19, 21
  2. Joseba Arrien eta Oier Arana (Piratak Herri Kirol Kluba): 12:36, 88
  3. Julen Iturraspe eta Txutxi Larrazabal (Urtza Herri Kirol Kluba): 12:54, 28

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!