eskupelotea

Amaia Aldaik ez dau San Fermin torneoko finala jokatuko

Asier Abrisketa 2025ko eka. 30a, 11:07

Barikuan jokatutako finalaurrekoan Aldai eta Bergarak 14-22 galdu eben Salsamendi eta Mendizabalen kontra.

Garagarrilaren 12an jokatuko da Master Laboral Kutxa Andrazkoen VII. San Fermin Txapelketa Nagusia eta Amaia Aldai pelotari dimoztarrak ez dau lortu jokatuteko txartela. Finalaurreko partiduak barikuan jokatu ziran Soraluze pelotalekuan eta Amaia Aldai eta Arrate Bergarak osostutako bikotea galtzaile urten zan, 14-22, Laia Salsamendi eta Nora Mendizabalen konta.

Emakume Master Cupeko kronikeak kontetan dauanez, emoitza zabala izan arren, partidu "gogor eta luzea" jokatu eben barikuan. Aldaik ondo jokatu eban arren, Bergara beste hirurak baino makalago ibili zan eta Mendizabal-Salsamendi "sendo eta lasai" ibili ziran. Holan, gorriak baino gehiago izanda, ondo eutsi eutseen Aldairen erasoei eta ez eben ia akatsik egin.

Gauzak holan, garagarrilaren 12an Zabaleta-Erasun eta Salsamendi-Mendizabal egongo dira aurrez aurre Iruñako Labriten.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!