Egunean, hilak 26, hasiko dira aurtengo Dimako sanpedroak eta lau egunez, musikea, joko eta jolasak, bertso-saioa eta lehiaketa gastronomikoak, besteak beste, egingo dira herrian. Musikeak berebiziko garrantzia izango dau. Kontzertuak eskaintzen Suger, Alarma Morea, Ganibet, Sustrai Berriak eta Ruper Ordorika egongo dira. Baina erromeriak, Altxa Porru eta Trikizioren eskutik, poteo musikatua, Xaukena elektrotxarangea eta Jtk Kantuz eta Kresaltxoren kantaldiak be egongo dira.
Egitaraua
Bagilak 26, eguena
- 18:00etan, kuadrillen arteko jolasak.
- 19:00etan, txupina. Gaztebarri Dantza Taldea.
- 19:30ean, baflepoteoa.
- 21:00etan, herri afaria.
- 23:00etan, kontzertuak: Suger eta Altxa Porru.
Bagilak 27, barikua
- 12:00etan, umeen jolasak.
- 14:00etan, jubiladuei omenaldia.
- 18:00etan, Jaietako Pelota Txapelketako finalak.
- 19:30ean, Xaukena elektrotxarangea.
- 23:00etan, kontzertuak: Alarma Morea eta Ganibet.
Bagilak 28, zapatua
- 12:00etan, umeen jolasak.
- 13:30ean, Txipli-txapla otxotea.
- 13:30ean, Jtk Kantuz eta Kresaltsu musika eta kanta taldea.
- 14:30ean, Tortilla Txapelketea.
- 16:30ean, Mus Txapelketea Aramotz Tabernan.
- 17:00etan, Kuadrillen arteko jolasak.
- 18:30ean, LGTBIQA+ kolektiboaren sexu askapenaren eta harrotasunaren aldeko argazkia plazako eskaileretan.
- 19:00etan, Gotx elektrotxarangea eta taloak.
- 22:30ean, kontzertuak: Sustrai Berriak, Nevadah eta Trikizio.
- 23:45ean, zozketea.
- 24:00etan, euskal errepresaliaduen giza eskubideen aldeko ekitaldia plazan.
- 04:00etan, DJ Bendi.
Bagilak 29, domekea
- 11:30ean, mezea.
- 15:00etan, paellen aurkezpena.
- 18:30ean, bertsolariak: Oihana Bartra, Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal eta Ane Zuazubiskar.
- 21:00etan, Ruper Ordorikaren kontzertua.