bisitea

Bisita gidatua Baltzolako kobazuloan

Asier Abrisketa 2025ko eka. 24a, 11:56

Domeka goizean egingo da Gorbeia Helmuga Turistikoak antolatutako bisitea. Izena aldez aurretik emon behar da gorbeiaeuskadi.com webgunean.

Bagilaren 29an, domekea, Baltzola: leizeen, sinesmenen eta berezko edertasunaren artean izenpean, bista gidatu egingo da kobazulo eta honeen inguruetan. Goizeko 10:00etan Indusin geratuta, 4-5 ordu inguruko bisitea egingo dabe oinez kobazuloa, Jentilzubi, Indusi errekako trokea eta San Lorentzo ermitea ikusiz. Zailtasun txikiko hamabi kilometroko bidea egingo dabe guztira.

Izena gorbeiaeuskadi.com webgunean emon daiteke eta bisitearen prezioa 22 eurokoa da. Bisita gidatua egiteko beste aukera bat urri lehenengoaren 21ean egongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!