auzoak

Bargondiako jaiak ospatuko dira zapatuan

Erredakzinoa 2025ko eka. 20a, 11:57

Jantzaldia, auzo bazkaria, karta-jokoak eta bola-jokoak egongo dira eguerditik aurrera Dimako auzoan, dana musikeagaz girotuta.

Bihar, bagilak 21, Bargondia auzo dimoztarreko jaiak ospatuko ditue Santa Apolonia ermitearen inguruan. Jaia eguerdian, 13:00etan, hasiko da Dimako Gazte Barri Dantza Taldearen jantzaldiagaz. Jantzak amaitu ostean, auzotarrek bertan bazkalduko dabe eguraldi onak lagunduta, danak batera. Bazkalosterako barriz, Mus eta Briska Txapelketak egongo dira jokoan mahaietan eta ermita osteko bolatokian, Bolo Txapelketea jokatuko da. Jaiak iraun bitartean, musikeak girotuko dau jenteartea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!