Bagilaren 26tik 29ra ospatuko dira aurtengo Dimako San Pedro Jaiak eta danon gozamenerako tartea izan daiten, aurten be egongo da eraso sexista, errazista eta xenofoboen kontrako protokoloa. Honen gainean informau eta erasoren bat ikusi edota sufridu ezkero zer egin jakiteko formetako. Batzarra gaur egingo da, hilak 19, udaletxean 18:30ean.