Oingo barikuan, hilak 20, Virginia Senosiain eta Jose Luis Napal, hau da, Segunsurja konpainiak, Frida Kalho pintorean oinarritutako Frida antzezlana eskainiko deutse Dimako umeei. Azpititulu moduan, artista mexikarraren “zertarako nahi ditut oinak, hegan egiteko hegoak baditut!" berbak hartuta, antzezlanak Fridaren bizitza, pentsamentu eta lanaren barri emongo deutse barikuan, Abaroa aretora 19:00etan hurreratzen diran umeei.
Bariku txiki, umeen aisialdian arte eszenikoak eskaintzeko Ttiti Ta Lolo alkartea, Dimako Udala eta Dimako Liburutegiaren ekimenaren atzen jarduera da oporraren aurretik. Urrietan bueltetakoak dira.