Dimako Andraizea andra feminista taldearen ekimenez Dimako plaza sarrerako zebra-bidea koloreztauko da. Andraizeatik argitu dabe, helduentzako deialdia dala. Beraz, parte hartu gura dabenek bagilaren 18an, eguaztena, 16:30ean daukie hitzordua plazan bertan. Margoztuteko materiala eta beharrezko gauza guztiak bertan egongo dira eskuragarri.