herri kirolak

Bizkaiko txapela lortu dau barriro Tubik lasto botatzean

Asier Abrisketa 2025ko eka. 16a, 11:50

Jose Martin Bustinza "Tubi"-k sei metro eta hamar zentimetroko altueratik pasau eban lasto fardoa zapatuan Arratzun jokatutako txapelketan.

Bagilaren 14an Arratzun egon zan jokoan Bizkaiko Lasto Botatze Txapelketea eta aurten be, Txabila Klubeko Jose Martin Bustinza "Tubi" dimoztarra nagusitu da, txapela eroanez. Tubik 6 metro eta 10 zentimetroko altueran ipinitako langea pasetea lortu eban lasto fardoagaz, bigarrenari 90 zentimetroko aldea aterata. Errrekorra be berak dauka, 6 metro eta 70 zentimetrotan.

Bigarren Beñat Obietak (Arratzuko Piratak Herri Kirol Kluba) egin eban 5 metro eta 20 zentimetrora botata fardoa; hirugarren, Mikel Agirre (Mallabiko Txondor Herri Kirol Kluba) izan zan eta fardoak 5 metro langea gainditu eban.

Euskal Herriko Txapelketako 18 txapel ditu dimoztarrak, jokatu dauzan guztiak eta jokatutako Bizkaiko guztiak be baditu, 2022koa izan ezik, lesino bat dala-ta bigarren egin eban urte haretan. Urte batzuetan Gipuzkoako Txapelketea jokatu eban eta hango 3-4 txapel be baditu. Baina sare sozialetan txapelketearen barri emotean, "gaurkoa izango ete da atzena?" komentarioa egin dau, etorkizuneko ateak zabalita itxiaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!