Dimesten proiektuaren barruan eta Dimako bertso eskoleak, Txabilak, Gazte Barri jantza taldeak, Abizarie Euskera Taldeak eta Udalak, Luis Prieto bertso-bazkariari, Unai Iturriaga eta Jon Maia bertsolariei eta herriari omenalditxoa egingo deutsee bagilaren 6an, Dimako plazan. Izan be, 25 urtean bertsotan egin ostean, Luis Prieto bertso bazkariari omenaldia egin gura deutsie antolatzaileek.
Arrastiko 18:00etan hasi eta ilundu arteko egitaraua prestatu dabe. Herri kirolak ikusteko aukerea egongo da lehenengotik; izan be, Bizkaiko Txinga Erute Txapelketea jokatuko da frontoi txikian, eta Jose Martin Bustinza Tubik, Jon Loiolak, Zihara Zabalak eta Ane Atxutegik herri kirol erakustaldiak egingo dabez. 19:00etan, agurra egingo dau Gazte Barri jantza taldeak eta ostean, eskolako umeek kantauko dabe; gero, J Kantuz, kantu zaharrak egiten dauzan taldearen txandea izango da eta ostean, J Laukoitza, Tik Tok sare sozialera abestiak eta jantzak igoten dauan taldearena.
Amaitzeko, 19:40tik aurrera, Jon Maiak eta Unai Iturriagak ordubeteko bertso-saioa egingo dabe, eta kopautxoa egongo da jaiari amaierea emoteko. Hasikeratik egon dira Maia eta Iturriaga Dimako bertso-bazkarian. Eta nahiz eta batzuetan batak edo besteak kale egin, hor be jarraikortasuna egon da. Omenaldia, euren ibilbideagaitik, euskal kulturari hainbeste arlotatik egindako ekarpenakaitik izango da. Bertso saioa amaitu ostean, kopautxoa egongo da danontzako.