bertsolaritzea

Enara Gallastegik lortu dau Bizkaiko Eskolarteko txapela

Asier Abrisketa 2025ko eka. 3a, 10:26

Zortzi bertsolaritik lau arratiarrak izan ziran finalean: Enara Gallastegi, Ekhi Zuluaga, Aiala Irurtia eta Iradi Barrenetxea.

Maiatzaren 31n, zapatua, Iurretan jokatu zan Bizkaiko XLII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala eta taula gainean, arratiarrak izan ziran jaun eta jaube. Txapela Enara Gallastegi dimoztarrak irabazteaz gainera, zortzi finalistetatik lau izan ziran arratiarrak. Gallastegiz gainera, Arantzazuko Aiala Irurtia, Igorreko Ekhi Zuluaga eta Arteako Iradi Barrenetxea egon ziran. Horrezaz gainera, Igor Menika arantzazuarrak egin ebazan gai jartzaile lanak.

Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin eben eta, ostean, bakarka gaiari erantzun. Enara Gallastegi eta Ekhi Zuluaga izan ziran puntu gehien batu ebezenak eta, beraz, buruz-burukoa jokatu eben. Gallastegik eta Zuluagak Euskal Herriko eskolarteko finalerako sailkatu dira; bagilaren 14an jokatuko da Arantzan. Dimoztarrak batu ebazan puntu gehien buruz burukoan eta 2025ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu eban. Txapela Eneko Abasolo Txabarri “Abarkas” bertsolariak ipini eutsan.

Bat-bateko finalaz gainera, idatzizkoa be egon zan jokoan zapatuan, 150 partaide ingururen parte-hartzeagaz. Maila desbardinak jokatu ziran eta DBH3-DBH4-Batxilergoko mailan, bigarren saria eskuratu eban Ekain Menika arantzazuarrak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!