mitologia

Izaki mitologikoak eta akelarrea zapatuan Diman

Bea Azpiri 2025ko mai. 29a, 10:30

Jentilak Diman ikuskizun mitologikoa Baltzolan hasiko da 18:30ean eta Indusin amaitu 21:00etan, bertan Akelarrea egiteko.

Maiatzaren 31n dimoztarrek bizitza emongo deutsee izaki mitologikoei Baltzola eta Indusiko parajeetan. Izan be, Txumuluxueta Kultur Elkarteak, Dimako Udalaren laguntzeagaz eta edadekoen koruaren, jantza taldearen eta herriko musika-tresna jotzaileen eta kanpoko aktoreen ekarpenakaz, Jentilak Diman 2025 antolatu dau. Ekitaldia Baltzolan hasiko da 18:30ean eta Indusin amaitu 21:00ak aldera. Ostean, Akelarrea eta txitxi-burduntzia egongo dira. Baltzolara joateko autobusak egongo dira eskoletatik, baita Indusitik Dimako plazara bueltetako be.

Guztira 100 bat lagunek hartuko dabe parte antolaketa eta egitarauan, eta aurtengo edizinoan, musikeari eta bertsoari emongo jakie protagonismoa. “Inoz ikusi bako agerpenak” be egongo dira. Indusin amaituko da ibilbidea 21:00ak inguruan. Bertan Akelarrea antzeztuko dabe eta ostean, txitxi-burduntzia egongo da. Akelarrearen ostean, txitxi-burduntziagaz batera, Eingo taldearen erromeria egongo da.

Ibilbidea egin barik Akelarrea ikusi gura dabenek be badaukie aukerea Indusira 21:00ak aldera hurreratzen badira. Ikuskizuna amaitu ostean Indusitik herriko plazara (Ugaranara) etorteko be autobusak egongo dira: 21:15ean Bizkaibusa, eta beren-beregi ipinitako autobusak Indusitik 22:00etan, 23:00etan eta 24:00etan urtengo dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!