Dimako Gurasoen Elkarteak, Dima-Ugarana Herri Ikastetxeak eta Dimako Udalak alkarlanean antolatu dabe Dimako Kultur Astea. Maiatzaren 26tik 31ra kultur, kirol eta gizarte jarduera desbardinak antolatu dira. Jardueretako batzuk eskolako orduetan egingo dira ume eta gaztetxoen gozamenerako eta beste batzuk, arrastietan, guztientzako ekintza irekiak dira. Programazinoa zarratuteko, Jentilak Diman ikuskizuna egingo da zapatuan, Baltzolatik Indusira bidean, bertoko izaki mitologikoak ezetuteko hainbat ikuskizun egingo dira eta ostean, akelarrea be egingo da. Joan-etorriak egiteko, autobusak antolatu ditue antolatzaileek.