eskupelotea

Aldaik bide onetik hasi dau San Fermin torneoa

Asier Abrisketa 2025ko mai. 20a, 11:06

Zapatuan jokatu zan txapelketako lehenengo partidua eta Aldai-Bergara 22-14 nagusitu ziran Arrizabalaga-Bertizen kontra.

Zapatuan jokatu ziran Mendabiako pelotalekuan 2025eko San Fermin Torneoko lehenengo aurrez aurrekoak. Multzo bitan antolatu da txapelketako lehenengo fasea eta Mendabian, multzo bakotxeko partidu bana jokatu zan. A multzoko Amaia Aldai eta Arrate Bergara, Olatz Arrizabalaga eta Nahia Bertizen kontra aritu ziran eta dimoztarrak 22-14 irabazi eban. B taldean barriz, Aizane Ibarrola eta Enara Gaminde 22-18 nagusitu ziran Laia Salsamendi eta Nora Mendizabalen aurka.

Aurten, inoizko pelotari eta partida kopururik handiena izango dau Emakume Master Cup zirkuituko San Fermin Torneoak. Torneoaren lehenengo fasea zortzi bikotek jokatuko dabe multzo bitan antolatu da. A multzoan Aldai-Bergara, Arrizabalaga-Bertiz, Uriarte-Oses eta Zabaleta-Erasun dagoz eta B multzoan Etxegarai-Gaminde, Salsamendi-Mendizabal, Arraiza-Arrillaga eta Ibarrola-Capellan. Multzo bakotxeko bikote birik onenak Urrezko Ligaxkara sailkatuko dita eta bertan ebatziko dira finalerdietako kanporaketak. Finalerdiak bagilaren 27an jokatuko dira Soraluzen eta final handia, garagarrilaren 12an Iruñako Labriten.
 
 
 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!