Lasterketea 15:30ean hasiko da eta basotik zeharreko zirkuitu bat egingo dabe partaideek ordu biz. Ha-ta guzti be, pilotuek 12.00etarako egon behar dira Diman, ordu horretan motorren berifikazinoak egingo dira-ta frontoi txikian. Gero, 14:00etan, berbaldi teknikoa egongo da eta ostean, 14:15ean, zirkuituaren errekonozimenturako buelta bat egingo dabe.
Lasterketearen urtekerea Iturrigorri azpiko landan izango da, hortik depositura igongo dira partaideak, kanposantu atzetik urten eta eleizatik gora joango dira. Zirkuitu zirkularra da eta Biteriño auzoraino helduten da. Sari banaketea 19:00etan izango da.