umeak

Antxo ta Pantxa pailazoek girotuko dabe bariku arrastia Diman

Asier Abrisketa 2025ko mai. 13a, 12:08

Pailazo bikoteak Papertxori antzerki ibiltaria eskainiko dau Diman hilaren 16an, 18:00etatik aurrera frontoi txikitik hasita.

Bariku Txiki ekimenak ekintza barri bat dakar oingo barikurako, maiatzak 16, Dimako ume eta gaztetxoentzako. Oingoan, Antxo ta Pantxa pailazoak konbidau ditue antolatzaileek eta honeek, Papertxori antzezlan ibiltaria eskainiko dabe herritik zehar. Saioa 18:00etan hasiko da, plazako frontoi txikitik. Papertxori umeentzako ikuskizun parte-hartzailea da, papertxori batek gidatuko dauana. Papertxorian zenbaki desbardinak egongo dira eta honeri eraginda, urtetan dauan zenbakiak erabakiko dau momentuan egingo dan ekintzea: magia-trikimailuak, abestiak, jolasak, esperimentuak...

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!