Domekan jokatu zan Nafarroako Irekia txapelketako final handia, Iruñako Labrit pelotalekua bete-bete eginda. 1.100 pelotazale batu ebazan finalak eta 450 lagun inguru geratu ziran partidua ikustera sartu ezinik. Amaia Aldai eta Miriam Arrillagak Laia Salsamendi eta Ane Mendiburu nafarrak izan ebezan aurrez aurre eta etxekoak izanda, zaleen laguntasuna eroan eben dimoztarraren aurkariek. Honek eta gorriek egindako hutsek partidua ebatzi eben, 22-16 amaitu zan nafarren alde.
Final gogorra izan zan domekakoa, 500 pelotakadatik gora jokatuta. Bardinduta hasi zan partidua, bosnako bardinketara arte gitxienez. Hortik aurrera etxekoek hartu eben nagusitasuna, bata bestearen ostean, aldeko bederatzi tantu eta kontrako bakarra pilatuta. Baina Aldaik eta Arrillagak ez eben amorerik emon eta barriro erritmoa hartuta, 16-15era hurbildu ziran. Halanda be, Aldairen akats batek gorrien erritmoa apurtu eta zaleek lagunduta, nafarren aurrera egin eben 22-16ra arte.