Martiaren 8an hasi zan Lemoan txapelketea eta maiatzaren 10ean laugarren jardunaldia jokatu eben Arratiako sei taldeek. Gogoratu taldeak Lemoa A, Bargondia (Lemoa Bk etxe lez dauka), Elorriaga (Lemoa), Oba (Dima), San Kristobal (Igorre) eta Zeanuri dirala. Txapelketea lau txakinetara jokatzen da.
Zeanuriren ostetik Elorriaga sailkatu zan 519 puntugaz, hirugarren Obak egin eban 517gaz, laugarren Lemoak 484gaz, bosgarren San Kristobalek 444gaz eta seigarren Bargondiak 436gaz.
Lau tiraldiren ostean eta txapelketea amaitzeko bakarraren faltan holan dago sailkapen orokorra: 1-. Zeanuri 2.242 puntu; 2-. Lemoa 2.185 puntu; 3-. Elorriaga 2.131 puntu; 4-. Oba 2.089 puntu; 5-. San Kristobal 1.996 puntu; 6-. Bargondia 1.889 puntu.
Datorren tiraldia, txapelketako atzena, maiatzaren 17an izango da Elorriagan (Lemoa), goizeko 10:00etan. Ostean bazkaria eukiko dabe parte hartzaileek.