Finalean, nafarroako bikote baten kontra jokatuko dabe Aldai eta Arrillagak, Salsamendi eta Mendibururen kontra, hain zuzen be. Partiduak 12:00etan hasiko dira eta pelotari dimoztarrak bigarren partidua jokatuko dau eliteko pelota mistoagaz. Finala ETB 1-en edo eitb.eus eta ETB-Sat kanaletan ikusi ahalko dau gura dauanak.