udalekuak

Zabaldu da Dimako udalekuetarako izen-emotea

Asier Abrisketa 2025ko mai. 5a, 11:29

Udaleku ireki, udaleku ibiltari eta gazte abenturarako izena emon daiteke hilaren 15era arte udaletxean edo udalekuekdimesten@gmail.com helbidean.

Dimesten alkarteak antolatuta, Dimako ume eta gaztetxoek udaleku eskaintza zabala izango dabe aurtengo udan. Udaleku irekiak, Dimako auzoetatik zehar egingo diran udaleku ibiltariak eta gazte abentura udalekuak egingo dira. Honeetan parte hartzeako ezinbestekoa da izen-emotea egitea eta gaurtik hasita, maiatzaren 15era arte egin daitekez inskripzinoak. Udaletxean aurrez aurre edo udalekuekdimesten@gmail.com helbide elektronikora idatzita emon daiteke izena. Izen-abizenak, jaiotza data, aukeratuten dan txanda eta email helbide bat emon behar da izena emoterakoan eta ordainketea, ES71 2095 0154 50 9111708612 kontu korrontera egin behar da transferentzia bitartez.

Udaleku irekiak Diman bertan egingo dira bagilaren 30etik garagarrilaren 4rako astean. 2013 eta 2020 urte artean jaiotako umeek emon leikie izena eta personako prezioa 40 eurokoa da; neba-arrabek izena emon ezkero, 36 eurokoa izango da bakotxaren inskripzinoa. Udaleku ibiltariak barriz, 2012 eta 2020 artean jaiotakoentzako, garagarrilaren 7tik 11ra egingo dira eta personako prezioa 70 eurokoa da; neba-arrabek izena emon ezkero, 64 eurokoa izango da bakotxaren inskripzinoa. Gazte abentura udalekuan ostera, 2008 eta 2012 urte bitartean jaiotakoek emon leikie izena eta kanpoan emongo dabe astea, abentura ekintzak egiten. Personako prezioa 105 eurokoa da; neba-arrabek izena emon ezkero, 95 eurokoa izango da bakotxaren inskripzinoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!