Amaia Aldai andrazkoen Nafarroako bosgarren torneoko final laurdenetan

Ager Barragan 2025ko api. 25a, 11:15

Argazkia Noticiasdenavarra.com webgunetik hartuta.

Partidu bi jokatuko ditu Amaia Aldaik astegoienean. Lehenengoa, zapatuan, Nafarroako andrazkoen torneoko bosgarren edizinoko final laurdenak eta bigarrena, domekan, lagunartekoa Mendexan.

Lodosako partidan pelotari dimoztarrak Miriam Arrillaga eukiko dau bikotekide modura eta bikotea Olatz Arrizabalagak eta Nora Mendizabalek osotutako bikotearen kontra lehiatuko da final-erdietara pasea lortuteko. 

Mendexako partiduan barriz, Aldaik, Enara Gaminde eukiko dau bikote kez eta Arrizabalaga-Bergara bikotearen kontra jokatuko dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!