Aurtengo Euskaraldia geroz eta gertuago dago eta martxa hartuten hasteko, zapatuan Dimako artisau, nekazari eta ganadu azokeagaz batera Euskaraldiaren gune ibiltaria egongo da. Euskaraldiaren irudi korporatiboagaz apaindutako stand bat izango da, non informazinoa lortu, partze hartzeako izena emon eta beste hainbat ekintza egingo diran.
Dimako plazan kokatuta egongo da stand hori eta goizeko 11:00etatik 14:00etara egongo da martxan.