Zapatuan, hilak 26, Dimako Artisau, Nekazari eta Ganadu Azokea egingo da herrian zehar, 10:00etan hasi eta 14:00etara arte. Arratia eta inguruko baserrietan egin eta ekoiztutako ortuko produktuak, ogi eta gozoak, odolkiak, gaztaia eta beste salgai asko egongo dira eskuragai. Artisauen produktuak eta abereak be hartuko ditu azokeak: behorrak, behiak, ardiak, ahuntzak...
Gainera, ekintza ugari antolatu dira azokearen inguruan. Holan, goiz osoan zehar doban egongo dira dastatuteko moxal pintxoak. Beste alde batetik, artile mozketa erakusketea egingo da 11:00etan eta ardi-txakurren erakusketea 12:00etan. Azokea zarratuteko orduan barriz, 14:00etan, errifearen zozketea egingo da.