Dimako Jai Batzordeak antolatuta, Dimako Jaietako Pelota Txapelketearen hamargarren edizinoari gaur emongo jako hasikerea lehenengo norgehiagokoakaz. Ez da txapelketa bakarra izango, Kristauen eta Jentilen txapelketak antolatu dira. Kristauen mailan ez dago federaturik eta ligaxka moduan jokatuko da, hamaika bikotek emon dabe izena. Jentilen mailan barriz, bikoteko bat federaua izan daiteke eta eliminatoria moduan jokatuko da, hamasei bikote dagoz izena emonda. Hasikeran Lamien txapelketea, andrazkoena, proposatu zan baina ez da jokalari nahikorik egon.
Gaur, hilak 11, 19:00etan jokatuko dira lehenengo partiduak eta april zein maiatzean jokatuten joango dira txapelketetako lehenengo faseak, barikuetan 19:00etan eta domeketan 11:30ean: aprilak 11, 13, 18, 20, 25 eta 27 eta maiatzak 2, 4, 9 ,11, 18 eta 23. Honeek amaituta, bagilaren 13an, 19:00etan egongo dira jokoan finalaurreko partiduak, bagilaren 27an, Dimako jaietan, jokatuko diran final bietarako txartelak lortzeako.
Gaurko partiduak Piru-Paul vs. Prieto-Judas, Igotz-Aitzol vs. Utxu-Maikel, Ayarza-Lokuras vs. Asua-Burgete, Elezkano-Iglesias vs. Mendia-Iturbe eta Rekalde II-Haitz vs. Iglesias-Falagan izango dira. Domekan barriz, Txormi-G.Atutxa vs. Garai-Koldito, Txopito-Beto vs. M.Iza-Salcedo, Olaguenaga-Barbara vs. Beitia II-Etxebarria eta Axpe-Lur vs. Ireber-Elorz jokatuko dira.