ipuin kontalaria

Ipuin kontaketa musikatua dakar Bariku Txiki ekimenak

Asier Abrisketa 2025ko api. 10a, 11:02

Naita Produkzioak-en eskutik, Bertoko eta urrutiko ipuinak kontaketea egingo da barikuan Abaroa aretoan, 18:30ean.

Diman ume eta familientzako aisialdia girotuteko ekimena da Bariku Txiki eta zenbait barikutan, kultur eskaintza zein ekintza desbardinak antolatuten dira. Oingo barikuan, aprilak 11, ipuin kontaketa musikatuagaz gozatu ahal izango dabe herriko txikerrenek. Naita Produkzioak konpainiako Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadok Bertoko eta urrutiko ipuinak kontaketea egingo dabe, musikeagaz lagunduta.

Sinopsia

Maitasuna, konfidantza eta biziraupena bezalako gai unibertsaletaz arituko gara kultura ezbardinen begiradapean; Sioux indiarrak, tuneztarrak eta euskal herritarrak gehiago ezagutuz. Errespetu eta umoretik kontatu eta kantatuko doguzan leienda honeetan amets harrapakariak, arranoak, basamortuak, astoak, merkatariak, baserriak, anai–arrebak eta mendiak azalduko jakuz. Zuzeneko musikak leku bakoitzera eramango gaitu bertako kulturen usain eta zaporeak gogora ekarriz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!