zinema

XXII. Laburbirako euskerazko film laburrak Arratian ikusteko atzen aukerea da barikukoa

Asier Abrisketa 2025ko mar. 26a, 11:56

Areatza eta Igorretik pasau ostean, barikuan Dimako eskolako kamarak ikusi ahal izango dira aurtengo zortzi laburmetraiak 19:30etik aurrera.

Euskerazko film laburren XXII. zirkuitua dan Laburbira zinema jaialdiak Euskal Herriko 51 herri eta uri bisitauko ditu aurten guztira eta betiko lez, Arratian be egongo da honeek ikusteko aukerea. Zortzi laburmetraik osotuten dabe hogeta bigarren edizino honetako kartela eta honeek gurean ikusteko lehen aukerea martiaren 14an egon zan Areatzan. Pasau dan astegoienean Igorren egon ziran ikusgai eta Arratiako atzen geldialdia Diman egingo dau zinema jaialdian hilaren 28an, barikua, eskolako kamaran 19:30ean.

Ekain Martinez de Lizarduyren Prosopagnosia, Sonia Estevezen Plazer bat, Eneko Sagardoyren Betiko gaua, Ekain Irigoienen Europa, Karmele Mitxelena, Alaia Martin eta Iraitz Mateoren Pentsatzen dut, Jone Arriolaren Hor konpon, Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño eta Iraia Yartoren Goodbye Kepler eta Alba Lozanoren Utlandsk dira ikusi ahal izango diran filmak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!