udalekuak

Dimako udalekuak antolatuteko batzar irekia

Asier Abrisketa 2025ko mar. 25a, 11:51

Adinkako batzar bi egingo dira barikuan Abaroan: 2013-2020 bitartean jaiotakoentzat 16:30ean eta 17:30ean, 2008-2012 bitartekoentzat.

Martiaren 28an, barikua, Dimako udalekuak "danon artean sortzeako" lehenengo asanbladea egingo da Abaroan, udaletxe azpiko aretoan, Dimesten taldeak antolatuta. Asanblada honen helburua udalekuak benetan herrikoiak izatea da, hau da, herritarrek herritarrentzako udalekuak egitea eta aurrerago, batzar gehiago deituko dira.

Lehenengo asanblada hau bikotxa izango da. Bilkura bi egingo dira, adin tarteen araberakoak. Lehenengoa 16:30etik 17:30era egingo da eta honetara, 2013 eta 2020 urte artean jaiotako umeak eta euren familiak dagoz deituta. Bigarrena barriz, 17:30ean hasiko da eta bertara, 2008 eta 2012 urteen artean jaiotako umeak eta honeen familiak dagoz deituta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!