Dimako Gazte Barri Dantza Taldea auzoz auzoz dabil aurtengo kursoan, jantzak herriko txoko guztietara eroateko helburuagaz. Hainbat auzotatik pasau ostean, oingo astegoienean Artaunera igoko dira bertako auzotarrentzako jantzaldia egiten. Arrastiz, 17:00etan izango da jantzaldia zapatuan baina euria eginez gero, jantzaldia Ugaranako plazako frontoi txikian egingo da. "Animau eta etorri Gazte Barrigaz batera jai giroan ondo pasatzera!" mezuagaz egin dabe deialdia jantzariek.