Gora Euskal Herrientsak! (Erroa, 2024) Asisko Urmenetaran saiakera grafikoa da eta bost euskal andereñori egiten deutso omenaldia: Kapitolona Buztintze Larrondo (Uxue, 1867), Malena Jauregiberri Erbin (Aloze, 1884), Jule Fernandez Zabaleta (Iruña, 1898), Katalina Alastuei Garaikoetxea (Iruña, 1899) eta Elbira Zipitria Irastortza (Donostia, 1906). Honeen biografia grafikoak batzean ditu komiki-album honek eta omenaldi bat da Emakume Abertzale Batza, Begiraleak eta Euskal Eskolak gauzatu ebezan maistra kontzienteei.
Egileak berak, Asisko Urmenetak, egingo dau liburuaren aurkezpena Diman martiaren 13an, eguna. 19:00etan da hitzordua, udaletxe azpiko Abaroa aretoan.