Astegoien honetan jokatu dira Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzeak antolatutako 2025eko Euskal Herriko Ezker Paretako Kluben Arteko Txapelketako maila guztietako finalak eta hiru txapel irabazi ditue dimoztarrek osotara. Izan be, Rekalde eta Bernaolak txapelak irabazi ditue Txumuluxueta klubagaz eta Aldaik be eskuratu dau berea, Lea Ibarra klubagaz.
Final asko egon ziran jokoan zestapunta, frontenis eta eskupelotako txapelketen artean eta herri desbardinetan jokatu ziran finalak. Holan, gizonezkoen eskuz binakako nagusien ohorezko mailako finala Bergaran jokatu zan zapatuan eta Rekalde-Bernaola, Lea Ibarrako Albizu-Uriondoren kontra aritu ziran, 22-20 irabaziz. Andrazkoena barriz, Villabonan jokatu zan zapatuan be eta Aldai-Gaminde, 22-16 nagusitu ziran Behar Zana klubeko Larrarte-Erasun bikotearen kontra.