magia

Walas mago dimoztarrak urtebeteko ibilbidea ospatuko dau

Asier Abrisketa 2025ko mar. 6a, 12:44

Bariku arrastian, 18:30etik aurrera, ospatuko da jaia Dimako Abaroa aretoan musika eta magia artean.

Dimako Walas magoak urtebete egin dau oholtzaz oholtza bere magia trukuak egiten eta hau ospatuteko, magia jardunaldi berezia antolatu dau Dinbi Danba Karanba! alkarteak. Martiaren 7an, barikua, izango da magia jaialdia Dimako Abaroa aretoan, 18:30etik aurrera. Musikea, kartakaz egindako magia eta txokolatea egongo dira hurreratuten diranen gozamenerako.

Abaroako ateak 18:30ean zabalduko dira eta Armenek ipiniko dau ondo etorria emoteko musikea. Jarraian, Walas magoaren ibilbidearen gaineko Bizitza zoroa kantua aurkeztuko dabe Walas eta Armenek. Musikearen tartea amaituta, 19:00etan, kartakaz egindako magia ikuskizuna egingo dau Walasek, Run Run, Maddi, June eta Aritxoi magoen laguntzeagaz. Ikuskizuna amaitzerakoan, txokolatea egongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!