Eskupelotea

EHko Kluben Arteko Txapelketako finalerako sailkatu dira Rekalde eta Bernaola

Asier Abrisketa 2025ko mar. 4a, 12:16

Txumuluxueta eta Lea Ibarra kluben arteko finala barikuan, hilak 7, jokatuko da Bergaran 19:30ean.

2025eko Euskal herriko Kluben Arteko Txapelketea sartu da atzen txanpan eta oingo astegoienean jokatuko dira finalak. Tartean, gizonezkoen ohorezko maila kategoriako finalean, Txumuluxueta klub dimoztarra egongo da Lea Ibarra klubaren kontra. Txumuluxuetako Rekalde eta Bernaola, Lea Ibarrako Albizu eta Uriondoren kontra lehiatuko dira. Martiaren 7an jokatuko da Bergarako pelotalekuan finala. 19:30ean nagusien finala izango da eta gero, ohorezko mailakoa.

Rekaldek eta Bergarak pasau dan barikuan, zezeilaren 28an, lortu eben finalerako txartela etxean, Diman. Irurtzungo klubeko Murgiondo eta Bergera izan ebezan aurrez aurre finalaurreko partiduan eta dimoztarrak urten ziran garaile, 22-14 irabazita.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!