Zozketea

Garenako Txakoli Egunerako sarrera bikotxaren zozketea BEGITUn!

Asier Abrisketa 2025ko mar. 3a, 12:08

Lamindao auzo dimoztarreko Garena jatetxean, Michelin Izar bat eta Repsol gidako Eguzki bi dituanak urtero antolatuten da Txakoli Eguna, jatetxe inguruan hazitako mahatsakaz egindako edabeagaz. Aurten, martiaren 29an izango da Txakoli eguna  eta erreserbak, 94 631 72 15 telefonoan eta reservas@garena.restaurant helbidean egin daitekez. 60 euroko prezioa dauka menuak eta txakolin dastaketeak.

Garena proiektuaren oinarrietako bat da mahastia, 260 metroko altueran eta hegoalderantza begira, hamaika hektarea ditu jatetxearen mahastiak. Bertan, mahats bariedade bi hazten ditue: Hondarribi Zuri %20 eta Hondarribi Zerratia %80. Lurzorua azidoa eta buztintsua da, sakontasun gutxikoa, kareharri eta tuparri arroken gaienean finkatuta dagoelarik.

BEGITUk sarrera bikotxa zozketauko dau 2025 Txakoli Egunerako. Zozketan parte hartzeako, jo gure sare sozialetara (X, Facebook, Mastodon edo Instagram) eta erantzun galderea martiaren 15a baino lehen. ZORTE ON!

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!