Eskupelotea

Pelota partidu ugari jokatuko dira gaur Diman

Asier Abrisketa 2025ko ots. 28a, 11:48

17:15etik aurrera lagunarteko sei partidu jokatuko dira eta gero Txumuluxueta eta Irurtzunen arteko EHko Binakako Txapelketako finalerdia egongo da jokoan.

Zezeilaren 28an, barikua, pelotazaleek arrasti entretenigarria izango dabe Dimako frontoian. Izan be, zazpi partidu jokatuko dira 17:15etik aurrera. Hasteko, binakako zein banakako lagunarteko sei partidu jokatuko dira. Arrastiari amaierea emoteko barriz, 19:30 inguruan, nagusien ohorezko mailako Euskal Herriko Binakako Txapelketako finalerdietako bat egongo da ikusgai. Txumuluxueta klub dimoztarreko Rekalde eta Bernaola, Irurtzungo Murgiondo eta Bergeraren kontra arituko dira, finalerako txartela jokoan.

Esan moduan, lagunarteko partiduak 17:15ean hasiko dira eta sei izango dira: Ioritz vs. Irkus, Beñat-Axlor vs. Txomin-Anton, Gari-Beñat vs. Aiotz-Unai, Ur-Peru vs. Oier-Keltze, Ager-Aiur vs. Martin-Oihan eta Igotz vs. Aitzol.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!