herri kirolak

Aitzol Atutxa ez da Urrezko Aizkolariak Txapelketako finalean izango

Asier Abrisketa 2025ko ots. 25a, 12:07

Domekan Oñatin jokatutako finalaurrekoan Txikia IV. eta Rekondo sailkatu ziran, Atutxa II. eta Otañori hogei segundoko aldea atera ostean.

Oñatiko plaza azkora eta harri-jasotzearen zentrua izan zan domekan, besteak beste, binakako Urrezko Azkolariak txapelketako finalaurrekoak jokatu ziran eta bertan. Gizonezkoen maila gorenean, Aitzol Atutxa eta Eneko Otaño bikotea, Julen Alberdi "Txikia IV." eta Jon Rekondoren kontra egon zan aurrez aurre baina atzen honeek urten ziran garaile.

Probea amaituteko, 18 minutu eta 55 segundo behar izan ebezan Txikia IV. eta Rekondok; Atutxa II. eta Otaño, hogei segundo beranduago ibili ziran. Holan, ebatzita geratu da martiaren 16an Azpeitiko Izarraitz pelotalekuan jokatuko dan finala: Julen Alberdi "Txikia IV." eta Jon Rekondo, Iker Vicente eta Eneko Saralegiren kontra arituko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!