Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, barikuan emon jakon hasikerea Andrazkoen Eskupelotako VII. Bizkaia Torneoari. Hiru jardunaldiko ligaxka fase bat, eta martiaren 14an jokatuko dan finalak osotuten dabe Bizkaia pelotalekuan jokatuko dan torneoa. Zortzi bikote dagoz lehian eta lehenengo jardunaldian, holan geratu ziran emoitzak: Amaia Aldai eta Eider Perez 18 vs. 22 Maddalen Etxegarai eta Andrea Capellan lehen partiduan; Naia Uriarte eta Itxaso Erasun 20 vs. 22 Nora Mendizabal eta Aizane Ibarrola.
Lehenengo jardunaldia galdu arren, Aldai eta Perez ez dira torneotik kanpo geratuko, izan be, hiru jardunaldiko ligaxka fasea da jokoan dagoana. Holan, martiaren 14ko final handian egoteko aukerea izango dabe hurrengo jardunaldi bietan paper ona jokatuz gero. Hurrengo jardunaldia hilaren 28an jokatuko da ligaxkako atzena, martiaren 7an. Partidu guztiak jarraitu ahal izango dira Bizkaia Frontoia Facebook-ean, 19:00etan.