telebista

SOS Kantak Arriskuan telesaioa Diman

Asier Abrisketa 2025ko ots. 19a, 11:21

Gaur ahots bilaketa eta entsegua egingo da eta bihar, 19:00etan, emonaldia egingo da 19:00etan frontoian.

SOS Kantak Arriskuan ETB1eko saio musikala da. Klara Mendizabal, Maria Amolategi eta Iker Laurobak egiten ditue aurkezle -eta musikari- lanak, holan, herriz herri doaz galtzear dagozan kanta autoktonoak ezetu eta berreskuratzeko. Aurreko denporaldietan, Lemoan egin zan, besteak beste, grabazinoa eta Zeberion, SOS Gabon Kantak programa berezia egin zan.

Oin, saioaren programa bat grabauko da Diman. Gaur, hilak 19, saioan parte-hartzeako dimoztarren ahotsak probauko ditue eta entseguak be hasiko dira izena emon dabenen artean. Bihar barriz, eguena, saioaren emonaldia egingo da Dimako frontoian, 19:00etatik aurrera.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!